Dauden kooperatiba motak (eta zeinetan lan egin dezakezun)

Espainiako eredu ohikoenak adibideekin azalduko dizkizugu, gertuagotik ezagutu ditzazun.

Kooperatibak ez dira soilik negozio mota bat, ekonomia sozial eta solidarioaren barruan dagoen forma juridikoetako bat baizik: langileen jabetzako enpresekin, fundazioekin, jarduera ekonomikoa duten elkarteekin, integrazio enpresekin, enplegu zentro bereziekin eta arrantzaleen kofradiekin batera. Ekonomia ulertzeko eta lana antolatzeko modu desberdin bat adierazten dute, parte-hartze demokratikoa eta jabetza partekatuan erdigunean jarriz.

Estatuan, kooperatibak ia sektore ekonomiko guztietan daude: nekazaritzan, energian, hezkuntzan, hedabideetan zein finantzetan. Aniztasun honek enplegu eta negozio aukera malgu batean bihurtzen ditu, profil eta behar desberdinetara egokitzeko gai izanik.

Kooperatiba mugimenduaren barruan, hainbat eredu daude behar eta sektore desberdinei erantzuten dietenak. Jarraitu irakurtzen kooperatiba motak desberdinak ezagutzeko eta benetako adibideen bitartez ikasteko.

1. Lan-elkartuko Kooperatibak

Eredu honetan, bazkideak kooperatibaren jabeak eta langileak dira. Erabakiak hartzen dituzte eta irabazietan parte hartzen dute. Horrek esan nahi du, enpresa tradizional batean ez bezala, bertan lan egiten dutenek ez dutela ordainsaria jasotzen bakarrik, baizik eta aktiboki parte hartzen dutela kudeaketan eta estrategiaren norabidean. Adibide onak dira Facto Cooperativa Katalunian, Ecooo Energía Ciudadana Madrilen eta TAZEBAEZ Euskal Herrian, UpmeUp proiektuaren bultzatzaileak.


2. Kontsumo kooperatibak

Prezioan, kalitatean edo irizpide etikoetan oinarrituta, ondasunak edo zerbitzuak baldintza hobeagoetan eskuratzeko indarrak batzen dituzten pertsonak dira. Eredu honen adibide bat da El Salto, hedabide kooperatibo bat.


3. Zerbitzu kooperatibak

Zerbitzuak eskaintzen dizkiete beraien bazkideei: profesionalak, autonomoak, ETEak edo baita bestelako kooperatibak izan daitezkeenak. La Sembra, Kataluniako komunikazio agentzia bat, mota honetako adibide bat da.


4. Nekazaritza kooperatibak

Kooperatiba hauek nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreetako ekoizleak batzen ditu, beraien produktuak ekoizteko, prozesatzeko eta merkaturatzeko egiten dute lan elkarrekin. Galizian dagoen Bodegas Corisca eredu honen adibide ona da.


5. Irakaskuntza kooperatibak

Hezkuntza zentroak kudeatzeko irakasleak eta, kasu batzuetan, familiak batzen direnean sortzen dira kooperatiba hauek. Oro har, metodologia parte-hartzaileetan eta komunitatearekiko lotura sendoa duten hezkuntza-proiektuetan oinarritzen dira. Lauaxeta Ikastola, Euskal Herrian, kooperatiba mota honen adibide argia da.


6. Kreditu kooperatibak

Kooperatiba-egitura duten finantza-erakundeeak dira, tokiko garapena lehenesten duten bankuak. Haien helburua ez da epe laburreko errentagarritasuna maximizatzea, baizik eta komunitatean berrinbertitzea eta bazkideen beharretara egokitutako finantza-produktuak eskaintzea. Fiare Banca Ética mota honetako adibide bat da.


7. Etxebizitza kooperatibak

Etxebizitza batera sarrera errazteko sorten dira, jabetzakoak zein alokairukoak izan. Madrilgo Entrepatios eta Kataluniako Sostre Cívic dira horren adibideak.


8. Kooperatiba mistoak

Bazkide mota desberdinak (adibidez, langileak eta kontsumitzaileak) konbinatzen dituzte jarduera komunak garatzeko. Som Energia, energia berdeko kooperatiba bat, formatu honen adibide ezaguna da.


Ikusi berri dugun bezala, kooperatibismoak aurpegi eta forma asko har ditzake, baina beti ere printzipio komunak batzuekin: parte-hartze demokratikoa, ekitatea edota komunitatearekiko konpromisoa. Horrekin, sektore eta talde bakoitzaren beharretara egokitzen da. Lan bila bazabiltza edo negozio bat sortu nahi baduzu, eredu hauek lagun zaitzakete betiko bideetatik ihes egiten. Ez dago bide bakarra: probatu, batu, ekin, eragin. Eta ez ahaztu, balioak dituen lan baten bila bazabiltza edo negozio bat kolektiboki sortu nahi baduzu, kooperatibek aukera ugari eskaintzen dituzte. Eta app.upmeup.io-n, eredu horietako askotan lan aukerak aurki ditzakezu.