I. INFORMAZIO OROKORR
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL), betetze aldera, webguneari buruzko informazio orokorreko datu hauek ematen dira:
Webgune honen titulartasuna, upmeup.eus, (aurrerantzean, Web Gunea): Facto Cooperativa, SCCL, IFZ: F66633389. Harremanetarako datuak:
Helbidea: Comerç kalea, 33, 1. solairuartea. 08003 Bartzelona
Harremanetarako telefonoa: 93 138 33 33
Harremanetarako emaila: info@facto.cat
II. TERMINO ETA ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK
Baldintzen xedea: Web Gunea
Erabilera-Baldintza Orokor hauen helburua (aurrerantzean, Baldintzak) Web Gunearen sarbidea eta erabilera arautzea da. Baldintza hauen ondorioetarako, honako hau hartuko da Web Gunetzat: pantailako interfazeen kanpoko itxura, estatikoa zein dinamikoa, nabigazio-zuhaitza, hain zuzen; eta pantailako interfazeetan nahiz nabigazio-zuhaitzean (aurrerantzean, Edukiak) integratutako elementu guztiak, eta, hala badagokio, Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien online zerbitzu edo baliabide guztiak (aurrerantzean, Zerbitzuak).
UP ME UPek beretzat gordetzen du, edozein unetan, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Web Gunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko ahalmena, baita Web Guneko Eduki eta Zerbitzuena ere. Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du edozein unetan UP ME UPek Web Gunean integratzen diren edozein elementu eten, desaktibatu edota bertan behera utzi ahal izatea.
Erabiltzailea Web Gunera sartzea librea da, eta, oro har, doakoa da. Erabiltzaileak ez du kontraprestaziorik eman behar Web Gunea erabilteagatik, eta erabiltzaileak kontratatuta duten sarbide-hornitzaileak telekomunikazio-sarearen bidez ematen duen konexioa bakarrik ordaindu beharko du.
Web Guneko edukiak edo zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileak harpidetza edo erregistroa egin beharko du aldez aurretik.
Erabiltzailea
Web Gunera sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen du, eta, beraz, Web Gunean nabigatzen hasten garenean hemen ezarritako Baldintza guztiak onartzen dira, baita gerora aldatzen direnak ere, kasuaren arabera nahitaez bete beharreko lege-araudia aplikatzeari kalterik egin gabe. Hortaz, Erabiltzaileari gomendatzen zaio Web Gunea bisitatzen duen bakoitzean baldintzak irakurtzea.
UP ME UPen Web Guneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Web Gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori honako hauei ere aplikatuko zaie:
- UP ME UPek eskainitako informazioa, edukiak edota zerbitzuak eta datuak erabiltzea, ezarritako baldintzek, legeak, moralak edo ordena publikoak esaten duena betez; eta hirugarrenen eskubideak edo Web Gunearen beraren funtzionamendua kaltetu gabe.
- Web Guneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko UP ME UPek eskatzen duen informazioa egiazkoa eta zilegia izan behar da. Nolanahi ere, erabiltzaileak berehala jakinaraziko dio UP ME UPi inprimaki horietan erregistratutako informazioa behar bezala ez erabiltzea ahalbidetzen duen edozein gertaera, hala nola, lapurreta, galera edo identifikatzaile edota pasahitzetara baimenik gabe sartzea.
Web Gune honetara sartze hutsak ez du esan nahi UP ME UP Web Gunearen eta erabiltzailearen artean inolako merkataritza-harremanik dagoenik.
Indarrean dagoen legedia errespetatuz, UP ME UPen Web Gune hau Web Guneko orrietan sartu edota nabigatu dezaketen adin guztietako pertsona guztiei zuzentzen zaie.
III. WEBGUNEAN SARTZEA ETA NABIGATZEA: BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
UP ME UPek ez du bermatzen Web Gunearen, edukien edo zerbitzuen jarraitutasuna, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna. UP ME UPek ahal duen guztia egingo du Web Gunearen funtzionamendua egokia izan dadin; hala ere, ezin du bermatu Web Gunerako sarbidean arazorik ez egotea.
Era berean, ez du bere gain hartzen edo ezin du bermatu Web Gune honen bidez eskura daitezkeen edukiak edo software-ak akatsik ez izatea edo erabiltzailearen sistema informatikoari (softwarea eta hardwarea) kalteak eragitea. UP ME UP ez da inola ere Web Gunera sartzeagatik, nabigatzeagatik eta erabiltzeagatik sortzen diren galera edo kalteen erantzule izango, besteak beste, sistema informatikoetan sortutakoak edo birusek eragindakoak.
UP ME UPek ez du bere gain hartzen Web Gune honen erabilera desegokiak erabiltzaileei eragin diezazkiekeen kalteen erantzukizuna. Bereziki, ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen telekomunikazioen erorikoen, etenen, faltaren edo akatsen erantzukizunik.
IV. ESTEKEN POLITIKA
UP ME UPen Web Guneak erabiltzaileen eskura jartzen ditu lotura-bitartekoak (besteak beste, estekak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta bilaketa-motorrak, erabiltzaileei beste batzuek kudeatzen dituzten webguneetara sartzeko aukera ematen dietenak.
Esteka, direktorio eta bilaketa-motor horiek Web Gunean instalatzearen helburua da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzea, ez da horiek bisitatzeko iradokizun, gomendio edo gonbidapenik egiten.
UP ME UPek ez du eskaintzen, ez bere kabuz, ez hirugarrenen bidez, estekatutako gune horietan eskuragarri dauden produkturik edota zerbitzurik.
Era berean, ez du bermatzen esteken bidez eskura daitezkeen eta bere jabetzakoak ez diren guneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
UP ME UPek ez du inolaz ere beste webgune batzuetako edukia berrikusiko edo kontrolatuko, ezta produktu eta zerbitzuak, edukiak, fitxategiak eta estekatutako webguneetan dauden beste edozein material ere.
UP ME UP ez da Web Gunean estekatutako, baina UP ME UPek kudeatzen ez dituen eduki, komunikazio, iritzi, produktu eta zerbitzuetara sartzeagatik, erabiltzeagatik, edo hauen kalitateagatik edo zilegitasunagatik gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule egingo.
UP ME UP Web Gunean hiperesteka bat sakatzen duen erabiltzaileak jakin behar du:
Ezin dela Web Guneko eduki edota zerbitzu bakar bat ere — osorik edo partzialki—UP ME UPen berariazko baimenik gabe erreproduzitu.
Era berean, ez da onartzen UP ME UPen Web Guneari buruzko adierazpen faltsu edo okerrik, ezta Web Gunearen eduki edota zerbitzuei buruzkorik ere.
UP ME UPen berariazko baimena izan ezean, hiperesteka hau ezartzen den webguneak ez du webgune honetako elementurik izango, hiperestekan izan ezik, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesten duelako.
Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi UP ME UPen eta hiperestekak eramaten gaituen webgunearen titularraren artean harremanik dagoenik, ezta UP ME UPek webgune honetan eskaintzen diren edukiak, zerbitzuak edota jarduerak ezagutzea eta onartzea ere, eta alderantziz.
V. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
UP ME UP, lagapen-hartzailea den aldetik, Web Gunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita Web Guneko elementuena ere (jakinarazpen gisa eta ez zehatz-mehatz, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak, markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.). Hortaz, jabetza intelektuala denez, Espainiako ordenamendu juridikoak babestutako obrak izango dira, eta eremu horretako Espainiako eta Erkidegoko araudia aplikatuko zaie, bai eta Espainiak sinatutako gaiari buruzko nazioarteko tratatuak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago UP ME UPen baimenik gabe weborri honetako edukiak merkataritza-helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta osotara edo partzialki zabaltzea, baita horiek eskuragarri jartzea ere, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez.
Erabiltzaileak UP ME UPen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Web Guneko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere erabilera pertsonalerako baino ez bada. Hala ere, erabiltzaileak ezingo du Web Gunean instalatuta dagoen edozein babesgailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu edo manipulatu.
Erabiltzaileak edo hirugarren batek uste badu Web Guneko edukiek jabetza intelektuala babesteko eskubideak urratzen dituztela, berehala jakinarazi beharko dio UP ME UPi, Lege Ohar honen eta Erabilera Baldintza Orokor hauen INFORMAZIO OROKORRA ataleko harremanetarako datuen bidez.
VI. LEGE-EKINTZAK, APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
UP ME UPek Web Gunea eta Edukiak behar bezala ez erabiltzeagatik edo Baldintza hauek ez betetzeagatik beharrezkotzat jotzen dituen ekintza zibil edo penalak aurkezteko ahalmena du.
Erabiltzailearen eta UP ME UPen arteko harremana indarrean dagoen eta Espainiako lurraldean aplikatzen den araudiak arautuko du. Baldintza horien interpretazioari edota aplikazioari buruzko edozein eztabaida sortzen bada, alderdiek jurisdikzio arruntaren esku jarriko dituzte beren gatazkak, dagozkien epaile eta auzitegien esku.