Badakizu UpmeUp-en Talent Clue-ko lan eskaintzak argitaratu ditzakezula?

Talent Clue eta UpmeUp plataformen arteko API bidezko integrazioari esker, orain ekonomia sozial eta solidarioko zure lan-eskaintzak zuzenean argitaratu ditzakezu UpmeUp enplegu-atarian, doan eta lana bikoiztu beharrik gabe.

Jarraian, urrats gutxitan nola aktibatu azalduko dizugu.

1️⃣ Sortu kontu bat UpmeUp-en erakunde gisa

Oraindik konturik ez baduzu, eman izena gure plataforman erakunde gisa:

👉 https://www.upmeup.io

Prozesua erraza da, eta Talent Clue-rekin integrazioa egiteko aukera emango dizu.

2️⃣ Kontuak lotzeko eskatu

Bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

📩 hola@upmeup.io

Adierazi zure Talent Clue-ko eta UpmeUp-eko kontuei lotutako helbide elektronikoak, gure taldeak konexioa ahalik eta azkarren egin ahal izateko.

Prest dagoenean jakinaraziko dizugu 🙂

3️⃣ Argitaratu Talent Clue-ko zure eskaintzak UpmeUp-en

Lan-eskaintzaren xehetasunak osatu ondoren, UpmeUp argitaratzeko aukera gisa agertuko zaizu Talent Clue-n.

Aukeratu non argitaratu > Bilatu “UpmeUp” > Argitaratu

24 ordu baino gutxiagoan, zure eskaintzak zuzenean argitaratuko ditugu UpmeUp-en, inpaktu soziala duten zure lan eskaintzei ikusgarritasun handiagoa emanez eta zure erakundearen balioekin bat datorren talentuarekin konektatzen lagunduz.

Prozesuan zehar zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, idatzi hola@upmeup.io helbidera. Pozik lagunduko dizugu.

Ohiko galderak 

UpmeUp-en lan-eskaintzak argitaratzeak kosturik al du?
Ez. Talent Clue-ren bidez UpmeUp-en lan-eskaintzak argitaratzea doakoa da..

Zer motatako lan-eskaintzak argitaratu daitezke UpmeUp-en?
UpmeUp ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen lan-eskaintzetara bideratuta dago. Hau da, kooperatiben, lan-sozietateen, gizarteratze-enpresen, enplegu-zentro berezien, arrantzale-kofradien, fundazioen eta elkarteen lan-eskaintzak argitaratu daitezke.

Lan-eskaintza bi aldiz argitaratu behar al dut?
Ez. Kontuak lotu ondoren, zure lan-eskaintzak zuzenean argitaratu ahal izango dituzu UpmeUp-en Talent Clue-tik bertatik.

Zenbat denbora behar da kontuak lotzeko?
Normalean, lotura epe laburrean egiten da, lotu beharreko kontuen datuekin zure mezua jasotzen dugunetik.

Zer gertatzen da UpmeUp bidez jasotako hautagaitzekin?
UpmeUp bidez jasotzen dituzun hautagaitzak zuzenean kudeatu ahal izango dituzu Talent Clue-ko zure kontutik, lana bikoiztu beharrik gabe!

Behar izanez gero, nire kontua deslotu al dezaket?
Bai. Kontuak edozein unetan deslotzeko eska dezakezu hola@upmeup.io helbidera idatzita.