Nola aurkitu helburu bat duen lana zure ibilbide profesionala erabat aldatu gabe

Helburudun lan bat aurkitzea, batzuetan, erabaki erradikala iruditu daiteke: dena uztea, sektorez aldatzea eta hutsetik hastea. Baina ez du beti horrela izan behar. 

Kasu askotan, aldaketa ez dago egiten duzun horretan, baizik eta non egiten duzun edo nola bideratzen duzun.

Zer ulertzen dugu helburudun lan baten bidez

Helburuaz hitz egiten dugunean, ez gara motibazioaz edo “gustuko duzun zerbait egiteaz” soilik ari. 

Helburudun lan batek honako hauekin izan ohi du zerikusia:

  • Egiten duzun horrek eragina duela sentitzea
  • Zure balioekin lerrokatuta egotea
  • Garrantzitsutzat jotzen duzunaren aurka ez joatea

👉 Etengabeko pasioa baino gehiago, zentzu kontua da.+

Zerbait gehiago behar duzun seinaleak

Batzuetan ez da agerikoa, baina badaude errepikatzen diren seinaleak:

  • Zure lana ondo egiten duzu, baina deskonektatuta sentitzen zara
  • Motibazio nagusia soldata da
  • Ez duzu argi ikusten egiten duzunak zertarako balio duen
  • Nolabaiteko higadura edo apatia sentitzen duzu (aka quite quitting, hemendik)

👉 Horrek ez dakar beti dena aldatzea, baina bai nora joan nahi duzun berrikustea. 

Hemen test bat uzten dizugu, aberats bat aberatsago egiteari utzi eta ekonomia sozial eta solidariora pasatzeko unea duzun jakiteko 😉 Agian hemendik has zaitezke.

Sektorez aldatu gabe helburudun lan batera hurbiltzeko moduak

Dena ez da goitik behera aldatu behar. Badira tarteko bideak:

1. Erakunde mota aldatzea

Orain egiten duzun gauza bera egin dezakezu, baina testuinguru ezberdin batean. Adibidez, enpresa tradizional batetik gizarte-eragina duen erakunde batera pasatzea.

2. Zure rola birbideratzea

Zure sektorearen barruan, eraginarekin, jasangarritasunarekin edo komunitatearekin lerrokatuago dauden postuak daude.

3. Trebetasun berriak bereganatzea

Jasangarritasuna, parte-hartzea edo ekonomia soziala bezalako gaietan formatzeak ate berriak ireki diezazkizuke hutsetik hasi gabe.

4. Paraleloko proiektuetan parte hartzea

Boluntariotzak, lankidetzek edo komunitate-ekimenek arriskurik gabe arakatzen lagun diezazukete.

5. Zure lan-baldintzak berrikustea


Batzuetan, helburuak lan egiteko moduarekin ere badu zerikusia: denborak, zaintzak, taldea…

Noiz izan daiteke beharrezkoa aldaketa sakonago bat

Egokitzapenak nahikoak ez diren egoerak daude:

  • Zure balioekin gatazkakon bat dagoenean
  • Ingurunea toxikoa edo jasanezina denean
  • Eboluzionatzeko aukerarik ikusten ez duzunean

Kasu horietan, lanbidez edo sektorez aldatzea aukera koherenteagoa izan daiteke.

Aldaketa hori nola eraikitzen hasi

Lagungarri izan dakizkizukeen galdera batzuk:

  • Zein eragin sortu nahiko zenuke zure lanarekin?
  • Zer ez zenuke berriro errepikatu nahi?
  • Lehendik egiten duzunetik zer mantendu nahiko zenuke?

👉 Erantzun hauek argi izateak asko errazten du prozesua.

Laburbilduz 👀

Helburudun lan bat aurkitzeak ez dakar beti hutsetik hastea, baizik eta jada egiten dakizuna zurekin lerrokatuago dagoen testuinguru batean kokatzea.

Izan ere, bai, badira koherentziaz lan egitea eta bizitzea eskutik doazen guneak. 

Pertsonak erdigunean jartzen dituzten ekimenak eta ekonomia sozial eta solidarioari buruz gehiago ezagutzen jarraitu nahi baduzu, eman izena gure webguneko newsletterrean eta kontatzen jarraituko dizugu 😉